Frenatzeko Arrazoiak Programa

SUBSTANTZIARIK GABEKO MENDEKOTASUNEN PREBENTZIO programa

Programa hau IKASTURTE OSOAN ZEHAR ON LINE bidez lantzeko diseinaturik dago.

  • Jasotzaileak:

    DBH-ko 4. maila, BATXILERGOA eta Oinarrizko LH-ko ikasle eta irakasleak

FRENATZEKO ARRAZOIAK eskaintzen dizuna:

  • Ikus-entzunezko baliabide sailkapen bat (landuko diren gaien arabera) eta hauei dagokien ikasle eta irakasleentzako material didaktiko digital eta elkarreragilea.
  • Ikasturte bakoitzean atal berri bat gehitzen zaio programa honi eta guztiak eskura daitezke ikastetxeek aldez aurretik egindako izen ematearekin eskaintzen diren pasahitzen bitartez.