EPO – Trebetasunak Lantzen

programa-epo-irudiberria

Programa honen helburu nagusia da LH-ko ikasle eta irakasleekin lagunarteko gaitasunak (erabakiak hartzea, enpatia, lankidetasuna) eta barneko gaitasunak (norbere buruarekiko ziurtasuna) biltzen dituen arlo guztiak lantzea.

Ondoren zehazten dugun programazioa eta film desberdinei dagozkien material didaktikoen bitartez, elkarrekiko laguntza, enpatia eta gaitasunak gainditzeko gaitasuna lantzen lagunduko diguten jarduerak landuko ditugu.

Nortasunaren arlo guzti hauek ezinbestekoak dira etorkizunean antsietatea, estresa, oldarkortasuna eta giza harremanetarako gaitasun eskasa bezalako emozioak aurreikusteko.

Jarduera hauetako bakoitza Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ziklo desberdinetako ikasleentzako egokituak dira.


A ZER NOLAKO HEROIAK (Film laburren bilduma)
Varios, 59 min. Euskaraz bikoiztuta

Nori zuzendua: H.H. eta LHko 1. eta 2. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.

7 film laburrez osatutako hautaketa bitxi eta dibertigarri honetako filmek puntu bat dute komunean: heroi protagonista txikiak bizitzako erronkei modu burutsuan aurre egiten saiatzen dira.


ALBERT
Karsten Kiilerich, Danimarka, 2015, 81 min. Euskaraz bikoiztuta

Nori zuzendua: LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.

Albert, mutil azkar eta bihurriak, Leopoldus, herriko heroiaren antzera, hegaldietako globo piloto ausarta izatea amesten du. Bere adin txikiarekin, gurasoen harrotasuna eta Kellytown-eko bizilagunen deshohorea da. Istripuz, herriko estatua bakarra botatzen duenean, Albertek Egon lagunarekin bidaia luze bat egitea erabakiko du bere hankasartzea zuzentzeko.


TXIMINOEN ERRESUMA
Jamel Debbouze, Frantzia, 2015, 95 min. Euskaraz bikoiztuta

Nori zuzendua: LHko 1. eta 6. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.

Tximinoen erregearen seme nagusia da Edourar, baina ez da besteak bezalakoa. Ahula, ile gutxiagokoa eta beso bat mugitzeko arazoak ditu. Baina oso burutsua eta trebea denez, ezinbestekoa izango da bere partadietza taldearen eboluziorako.


PHANTOM BOY
Alain Gagnol, Jean-Loup Felicioli, Frantzia, 2015, 84 min. Euskaraz bikoiztuta

Nori zuzendua: LHko 5. eta 6. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.

Katu bat Parisen filmaren zuzendarien istorio liluragarri hau Nueva Yorken dago kokaturik 60ko hamarkadako komikien urrezko garaietan. Marvel-entzako Stan Leek sortutako superheroi ahul eta gizatiar haien hamarkadakoa, eta hauetako batean mutiko bat bihurtudo du narrazioaren erdigune, bere barneko borroka (gaixotasunaren aurkakoa) eta kanpokoa azalduz (ikaragarrizko mafioso bati aurre egingo dio).