ZU ZEU: Genero Berdintasuna

  • Programa: DBH – Trebetasunak Lantzen.
  • Jasotzaileak: DBH-ko 1. eta 4. maila bitarteko ikasle eta irakasleak.
  • Iraupena: Saio 1 zinema-aretoan + Ikasgelan egiteko lana.

  • ZU ZEU Orientazio didaktikoaren arabera hiru ataletan sailkatutako 6 film laburrez dago osaturik atal hau (emanaldi bakar batean ikusiko dira):

    • 1. atala: Emakumearen ahalduntzea.
    • 2. atala: Maitasuna eta sexualitatea.
    • 3. atala: Maitasun-sexu aniztasuna.

    ZU ZEU jarduerak eskaintzen dizuna:

    • Aldez aurretiko material didaktikoa, ikasleen inplikazio handiagoa eta errendimendu hobea lortzeko.
    • Lanean sakontzeko material didaktiko osagarri digitala gure webgunean.

    PROGRAMAZIOA

    nena
    FILM LABURREN HAUTAKETA

    Ikasturte honetarako, genero berdintasunarekin zerikusia daukaten arlo desberdinak lantzen lagunduko diguten zenbait film labur hautatu ditugu, besteak beste, emakumearen zereginaren aldarrikapena euskal gizartean, edota sexu-orientazio desberdinak nerabezaroan eta gaztaroan. Fikziozko pertsonaia eta lekukotasun errealen bitartez, ikuspuntu positiboak eskaintzen ditugu, aipatutako gaiei buruzko ikuskera atsegin eta motibagarria emanez. Oraingo honetan, egoera gatazkatsuetatik abiatu gara balioetan hezteko lanean.