ADIKZIO AURRETIK. Droga-mendekotasunen Prebentzio Unibertsala
- Nori zuzendua: DBH, BATXILERGO eta HLPPko (PCPI) ikasle eta irakasleei.
ADIKZIO AURRETIK-ek eskaintzen dizuna:
- Ikastetxe eta udalei luzatutako galde-sorta baten ondorioz jasotako gai multzo baten lanketa.
- Ikus-entzunezko proposamen bat, aukeratutako gaiei egokitua.
- Aldez aurretiko material didaktikoa (pdf eta ikus-entzunezkoa), ikasleen inplikazio eta errendimendu handiagoa lortzeko.
- Material osagarri digitala lanean sakontzeko.
- Galde-sorta bidezko ebaluazio sistema ikastetxe eta droga-mendekotasunen teknikariei zuzendua.
PROGRAMAZIOA
1. Adineko erreferenteak nerabezaroan
IKASGELAN IKUSTEKO FILM LABURRA
LA VIRÉE À PANAME
(Carine May, Hakim Zouhani, Frantzia, 2013, 23 min.)
Mourad Pariseko inguruetako auzo batean bizi da eta bertan ikasten du. Bere ingurua oso motibagarria ez zaion arren, oso argi dauka zer nahi duen; idazle izan nahi du.
J. B. gazteleraz eta euskaraz azpidatzirik
ARETOAN IKUSTEKO FILMA
SCHOOL ROCK BAND
(Todd Graff, AEB, 2009, 111 min.)
Will Burton nerabe erotuta dago musikarekin, baina ez dauka zaletasun hori partekatzeko bere adineko neska-mutil lagunik. Zorionez, Cincinattira joango da bizitzera eta han aurkituko du lagun berriak egin, maitemindu eta sekula ere uste izango ez lukeen moduan musikaz gozatzeko aukera.
J.B. euskaraz bikoizturik | J.B. gazteleraz bikoizturik
2. Substantzien kontsumoa eta honek portaeran daukan eragina.
IKASGELAN IKUSTEKO FILM LABURRA
ANITA
(Josema Roig, Espainia, 2013, 20 min.)
Udako beste egun batez, Anita ur gainean dago noraezean,bere etxe inguruko igeritokian. Gauean jai batera joango da eta han edan, drogak hartu eta bere lehenengo zupada emango dio zigarro bati Ez esateko nahiko adorerik gabe.
J.B. gazteleraz, Euskaraz azpidatzirik
ARETOAN IKUSTEKO FILM BILDUMA
Une, adin, substantzia, amets, beldur, kontsumoa eta motibazioaren inguruko gai desberdinak biltzen dituzte 4 film laburrez osatutako proposamen berri hau:
Elkartea
(Kote Camacho, Euskadi, 2013, 16 min. )
Txoko bat, elkar aurkitzen duen lagun talde bat eta alkoholaz abusatu eta adiskidetasunaren asaldurari bidea emateko aukera.
Elkartea ondo izan liteke egun gazteek lonjetan bildu eta izan ohi duten alkohola eta beste droga batzuen kontsumoaren imitazio bat.
Succesful alcoholics
(Jordan Vogt-Roberts, AEB, 2010, 25 min.)
Drake eta Lindsay arrakasta handiko bikotea dira: dirua irabazten dute, lanean arrakasta handia daukate eta elkar maite dute, baina alkoholarekiko mendekotasunak arriskuan jartzen du mundu arrakastatsu hori.
Neguko goiza
(Sakaris Stora,Feroe Irlak, 2013, 19 min.)
Maria eta Birita jai batera doaz. Asperkeriak, substantzia gehiegi hartzeak eta gainontzekoek onartu ez izanak erabat aldatuko ditu.
0,60 mg
(Gerard Martí, Espainia, 2014, 14 min.)
Carkoma eta bere lagunak barre egiten dute Copitoren kontura Dani, berriro ere, Ainhoarekin eztabaidan ari den bitartean. Afterhour-etik ateratzean, poliziak jarritako alkoholemia kontrol bat aurkituko dute. Alkohola eta drogen eraginak agerian utziko dituzten euren sentimenduak.
3. Adineko erreferenteak nerabezaroan
IKASGELAN IKUSTEKO FILM LABURRA
FISIKA II
(Daniel Sánchez Arévalo, Espainia, 2004, 19 min.)
Jorgek uda osoa eman du Fisika ikasten berau gainditu eta unibertsitatera joateko asmoz, baina aitak presionatu egiten du berak lan egiten duen eraikinean atezaintza lanetan bere postuan jarraitu dezan. Bien arteko komunikazioa eta konfiantzak proba konplexua gainditu beharko du. Egia sarritan oso zaila da azaltzen, minik eman nahi ez baduzu.
J.B. gazteleraz
ARETOAN IKUSTEKO FILMA
UDAKO ERREGEAK
(Jordan Vogt-Roberts, AEB, 2013, 93 min.)
Patrick, Joe eta Biaggio bitxi nerabeek, euren independentzia aldarrikatzeko ekintza batean, gurasoen babesik gabe bizitzen saiatzeko, udako oporretan zehar etxe bat egitea erabakiko dute basoaren erdian. Uda zoragarria izan behar zuena, ikasbide garrantzitsua bilakatu zaie, non familiak uste baino itzal handiagoa izango duen.
J.B. Euskaraz bikoizturik – J.B. Gazteleraz bikoizturik