FRENATZEKO ARRAZOIAK 2018 2019 (E)

FRENATZEKO ARRAZOIAK 1: Alkohola eta beste droga batzuen kontsumoa bolantean.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA:

  • Alkohola eta beste edozein drogaren eraginpean gidatzearen ondorio larrien inguruan nerabe heldu, erantzule eta kontzientziatuak garatzeko lanean ekitea.
  • Arlo emozionalak (sendotasun sentsazioa eta ondorioz, arriskuaren gutxiespena; eroapenik eza, eta horrekin batera bolantean sortzen den agresibitatea, besteak beste), arlo fisikoak eta substantzien eraginpean gidatzeak dakartzan izaera penaleko ondorioak aztertzea.

FRENATZEKO ARRAZOIAK 2: Maitasuna eta Sexualitatea Nerabezaroan.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Sexu seguruaren praktika bultzatu.
  • Guraso edota erreferente diren helduekiko konfiantza suspertu.
  • Droga eta alkoholaren kontsumoak portaera sexualean izan dezakeen arrisku pertzepzioa murriztu. 

FRENATZEKO ARRAZOIAK 3: Nerabeak eta Sare Sozialak.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Instagram-aren erabilera ez egokia.
  • WhatsApp-aren erabilera obsesiboa.
  • Sare sozial erabilienek portaeran daukaten eragina

FRENATZEKO 4: Internet bidezko joko patologikoa: kirol apustuak.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (publizitate iragarkiak, telebistako erreportajeak, poker jokoa zinean islatzen dituzten agerraldiak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Nerabeen artean internet bidezko apustuen mendekotasuna aurreikusi, praktika honen arriskuez jabearazteko.
  • Arrisku praktika honen inguruko arlo guztiei buruz informatu, besteak beste: hedabideetako manipulazioa, eta jokalariaren ideia irrazionalak aztertu.
  • Jokalariarengan piztu eta mendekotasunera bideratzen dituzten emozioak, pentsaera eta itxaropenak aztertu.