Irabazi asmorik gabeko Kultur Elkarte bat gara eta eskarmentu handia duen gure eginkizuna, ikastetxe publiko, itunpeko eta pribatuetako ikasleei zuzendutako (LH, DBH, Batxilergo eta Oinarrizko LH) droga-mendekotasunen prebentzio unibertsala eta balioetan oinarritutako hezkuntza programak diseinatzean datza.
Arlo honetan egindako lanaren DISEINU eta EZARPENeko programen bitartez, egungo irizpide teorikoak, ikus-entzunezko dokumentazio egokia (film luze eta laburrak, dokumentalak, publizitate kanpaina eta iragarkiak) eta hauei dagozkien material didaktiko inprimatu zein digital-elkarreragileak luzatzen ditugu, guztiak gazteleraz edota euskaraz.
Zinema euskaraz
Urtero hartzen dugu parte euskarazko bikoizketaren sustapenean Zineuskadi Plataformaren bitartez.
2015: “Udako erregeak” (Jordan Vogt-Roberts, AEB, 2013, 93 min.) film luzearen bikoizketa
2016: “Mustang” (Deniz Gamze Ergüven, Frantzia, 2016) film luzearen bikoizketa
2017: "Sing street" (John Carney, Irlanda, 2016) film luzearen bikoizketa
2018: "Aurora" (Émilie Deleuze, Frantzia, 2017) film luzearen bikoizketa
2019: "Larga vida y prosperidad" (Ben Lewin, A.E.B., 2017) film luzearen bikoizketa.
2020: "Saint Deniseko Irakasleak" (Mehdi Idir, Frantzia, 2019) film luzearen bikoizketa.
2022: "Fight Girl" (Johan Timmers, Kanada-AEB, 2018) film luzearen bikoizketa.
Harremana
irudiBERRIA Elkartea
Hurtado de Amezaga, 27, 14. solairua, 4. atea
48008 BILBAO
Tel. 946 111 079
iberria@irudiberria.org