Trebetasunak Lantzen – DBH (Ikastute 2017-2018)

1. JARDUERA: AISIALDI OSASUNGARRIA, DROGEN ORDEZKORIK onena

ZINEMA-ARETOAN IKUSTEKO FILMA: “EZKUTUAN”

15 urteko mutil bi dira film honetako protagonistak: Ibrahim, herrialdetik botako dutenaren zorian dagoen marokoarra, eta Rafa, bere familiarekin bizi, lagun taldea izan eta institutura doan arren, bere tokia aurkitzen ez duen nerabea.

Gurutzatu egingo da bien bizitza eta nerabezaroko emozioez beteriko istorio bat kontatuko digu, eta harreman horren inguruan izango dira lehenengo tabakoa eta porru erretzea eta baita lehendabiziko maitasun harremanak ere.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: Mikel Rueda

HERRIALDEA: Espainia

URTEA: 2014

IRAUPENA: 88 min.

 

HIZKUNTZAK:

JB gazteleraz.

JB, euskaraz bikoizturik. 

2 JARDUERA: BOSA! (Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka)

Iraupena: Zinema-aretoan egiteko saio 1 + Ikasgelako lana.

BOSA! programak eskaintzen dizuna:

  •  Kultur aniztasunarekin zerikusia daukaten zenbait arlo lantzea ahalbideratzen duen ikus-entzunezko hautaketa bat, besteak beste: etorkinen giza eskubideekiko errespetua, beste kultura batzuekiko bizikidetza positiboa, zurrumurruen aurkako estrategia, edota beste herrialde batzuetan emakumeek jasaten dituzten eskubide urraketak.

BOSA!  Programa honakoak osatzen du:

  • Immigrazioari buruzko garrantzi handiko gaiak lantzeko aukera.

  • Aniztasuna jorratzeko ezinbesteko ikuspuntuak eskaintzen dituen proposamen zinematografikoa (on line eta zinema-aretoan).

  • 5 minutuko ikus-entzunezko aurkezpena, non, ikasle eta irakasleei landuko ditugun gaiei buruzko arlo nagusiak eskaintzen dizkiegun.

  • Egoeraren gaurkotasuna ezagutu eta immigrazioari buruzko arlo desberdinak sakonean hausnartzen lagunduko digun material didaktiko inprimatua eta digitala.

3 JARDUERA: ZU ZEU: BERDINTASUNERAKO BIDEAN (Genero Berdintasunerako Programa)

Iraupena: Zinema-aretoan egiteko saio 1 + Ikasgelako lana.

ZU ZEU eskaintzen dizuna:

  • Genero berdintasunarekin zerikusia daukaten zenbait arlo lantzea ahalbideratzen duen ikus-entzunezko hautaketa bat, besteak beste: bikote arteko lehendabiziko harremanetatik eman daitekeen indarkeriaren aurreikuspena, mikromatxismoak identifikatu eta hauetan hausnartu,  nerabezarotik ager daitezkeen maskulinotasun berriak sustatu eta maitasuna eta sexualitate aniztasunaren onarpena bultzatu.   

ZU ZEU programa honakoak osatzen du:

  • Genero berdintasuna lantzeko funtsezko ikuspuntuak eskaintzen dituen proposamen zinematografikoa.
  • 5 minutuko ikus-entzunezko aurkezpena, non, ikasle eta irakasleei  landuko ditugun gaiei buruzko arlo nagusiak azalduko ditugun.
  • Egoeraren gaurkotasuna ezagutu eta genero berdintasuna eta maitasuna eta sexu aniztasunari buruzko arlo desberdinak sakonean hausnartzen lagunduko digun material didaktiko inprimatua eta digitala.

4 JARDUERA: MOTIBAZIOA nerabezaroan: BABES ERAGILE bat SUBSTANTZIEN KONTSUMOAN.

ZINEMA-ARETOAN IKUSTEKO FILMA: “SING STREET”

80.eko hamarkada. Atzerapen ekonomiko handia bizitzen ari da Irlanda. Langabeziak gogor astindu du protagonistaren familia, eta honen ondorioak azaleratzen ari dira: etsipena, itxaropenik eza, senar-emazteen bereizketa eta alkoholismoa.

Testuinguru honetan, Conor-ek  ikastetxez aldatu eta bizitza berri bati ekin beharko dio giro gatazkatsua daukan ikastetxe publiko batean, beteranoak berarekin sartzen saiatuko dira, baina… dena ez da arazo izango. Uste zenaren kontra, musikarako duen zaletasunak lagun berriak egitera eramango du: talde bat sortzearen ilusioa itxura hartzen ari da.

Musikak eta bere lehendabiziko maitasunak  urrundu eta babestu egiten dute, drogan babesa bilatzera eraman zezakeen gizarte eta familia girotik.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: John Carney

HERRIALDEA: Irlanda

URTEA: 2016

IRAUPENA: 105 min.