Bizitzarako Trebetasunak, Genero Berdintasuna eta Kultur Aniztasuna Programak.
- Jasotzaileak: DBH-ko 1., 2. eta 3. mailetako Ikasle eta Irakasleak.
TREBETASUNAK LANTZEN DBH Programak eskaintzen dizuna:
- Enpatia, erabakiak hartzea edota gizarte eta familiarteko harreman positiboak bezalako trebetasunak lantzera bideratutako film luzeen hautaketa batek osatutako ikus-entzunezko proposamena.
Eta horrez gain:
BOSA! Programa (Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka),beste kultura batzuetako gizakiekiko bizikidetza, gizarteratzea eta kultur aniztasunaren balioa azpimarratu eta sustatzeko ariketez osatutako ikus-entzunezko hautaketa bat.
ZU ZEU Programa: BERDINTASUNERAKO BIDEAN (Genero Berdintasunerako Programa), nerabezarotik hasita jarrera sexistak aurreikusi eta maitasuna-sexualitate aniztasuna sustatzera bideratutako ikus-entzunezko eskaintza berezi eta ariketez osatua dago.