Frenatzeko Arrazoiak (Ikasturte 2017-2018)

FRENATZEKO ARRAZOIAK 1: Maitasuna eta Sexualitatea Nerabezaroan.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Sexu seguruaren praktika bultzatu.
  • Guraso edota erreferente diren helduekiko konfiantza suspertu.
  • Droga eta alkoholaren kontsumoak portaera sexualean izan dezakeen arrisku pertzepzioa murriztu. 

FRENATZEKO ARRAZOIAK 2: Nerabeak eta Sare Sozialak.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Instagram-aren erabilera ez egokia.
  • WhatsApp-aren erabilera obsesiboa.
  • Sare sozial erabilienek portaeran daukaten eragina

FRENATZEKO 3: Internet bidezko joko patologikoa: kirol apustuak.

IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (publizitate iragarkiak, telebistako erreportajeak, poker jokoa zinean islatzen dituzten agerraldiak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA: 

  • Nerabeen artean internet bidezko apustuen mendekotasuna aurreikusi, praktika honen arriskuez jabearazteko.
  • Arrisku praktika honen inguruko arlo guztiei buruz informatu, besteak beste: hedabideetako manipulazioa, eta jokalariaren ideia irrazionalak aztertu.
  • Jokalariarengan piztu eta mendekotasunera bideratzen dituzten emozioak, pentsaera eta itxaropenak aztertu.