FRENATZEKO ARRAZOIAK 1: Maitasuna eta Sexualitatea Nerabezaroan.
IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA:
- Sexu seguruaren praktika bultzatu.
- Guraso edota erreferente diren helduekiko konfiantza suspertu.
- Droga eta alkoholaren kontsumoak portaera sexualean izan dezakeen arrisku pertzepzioa murriztu.
FRENATZEKO ARRAZOIAK 2: Nerabeak eta Sare Sozialak.
IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (Film laburrak, lekukotasunak, egungo berriak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA:
- Instagram-aren erabilera ez egokia.
- WhatsApp-aren erabilera obsesiboa.
- Sare sozial erabilienek portaeran daukaten eragina
FRENATZEKO 3: Internet bidezko joko patologikoa: kirol apustuak.
IKUS-ENTZUNEZKO DOKUMENTUAK (publizitate iragarkiak, telebistako erreportajeak, poker jokoa zinean islatzen dituzten agerraldiak) eta honako gaiak lantzeko MATERIAL DIDAKTIKOA:
- Nerabeen artean internet bidezko apustuen mendekotasuna aurreikusi, praktika honen arriskuez jabearazteko.
- Arrisku praktika honen inguruko arlo guztiei buruz informatu, besteak beste: hedabideetako manipulazioa, eta jokalariaren ideia irrazionalak aztertu.
- Jokalariarengan piztu eta mendekotasunera bideratzen dituzten emozioak, pentsaera eta itxaropenak aztertu.