Elkarrekin

Zer da ELKARREKIN?
Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak finantzatutako ekimena da.

Bakea, giza eskubideak, indarkeriarik eza eta oinarri demokratikoen sustapenaren indartze osagarria eskaintzen du, bere helburua elkartze-sarea eta bizikidetza eta adiskidetze kultura finkatzera bideratutako instituzio publikoen arteko lankidetza jarduerak biderkatzea delarik.

Gure eskaintza
HIREKIDE” eta “BOSA!” irudiBERRIA Elkarteak marko honetan eskaintzen dituen bi programa dira eta nahi duten ikastetxe guztiek parte hartu ahalko dute bertan.

Parte hartzeko
Hauetako edozein programetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea.

 

Informazio zehatzagoa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Tel.: 946 111 079

Izena emateko epea: 2014ko irailaren 30era bitartean.

 

HIREKIDE PROGRAMA

Berdinak direnen arteko Indarkeriaren Prebentzio Programa

hirekide-1

Nori zuzendua:
DBHko 1.eta 4. arteko ikasle eta irakasleak.

Deskribapena:
Era honetako gatazkek osatzen dituzten alde desberdinen arabera (Tratu txar zorrotza, Tratu txarra handitzea eta Erruduntasuna) 3 ataletan banatutako 5 film laburrek osatzen dute berdinak direnen arteko indarkeriaren prebentzio programa.

Dinamizazioa:
Ekintza hau IrudiBERRIA Elkarteko arduradun batek zuzendurik dago.

Esku-hartze lan honek ikasleak girotu eta motibatuz, zine emanaldiak dinamizatu eta indarkeriarik gabeko jarduerak indartzeko bateratze-lana biltzen ditu.

hirekide-2

Material Didaktikoa:
Esku-hartze osoan zehar dinamizazio lana bideratuko duen arduradunak gida gisa erabiltzeko IrudiBERRIA Elkarteak osatutako unitate didaktikoa izango da euskarri.

Egindako lanean sakondu nahi izanez gero, Material hau geroago ere erabil daiteke ikasgelan.

Helburu orokorrak:
Indarkeriazko jarreren prebentziorako neurri orokorren ekarpena eginez, eskola osatzen duten kide guztien inplikazioaren garrantzia azpimarratzea.

Indarkeriazko jarreren prebentzioan funtsezko osagarria den enpatia gaitasuna indartuz, irakasle eta ikasleen artean emozioak erabiltzeko ezagupena handiagotzea.

BOSA! PROGRAMA

Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurkako Programa

bosa-1

Nori zuzendua:
DBHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasle eta irakasleak.

Deskribapena:
Bai ikasgelan zein bertatik kanpo bizikidetzaren alde bideratutako programa honek 6 film laburren proiekzioa biltzen du zurrumurruen aurkako estrategia, diskriminazioarengatik biktima direnekiko enpatiaren garapena eta kultura aniztasuna lantzeko.

Dinamizazioa:
Ekintza hau IrudiBERRIA Elkarteko arduradun batek zuzendurik dago.

Esku-hartze lan honek ikasleak girotu eta motibatuz, zine emanaldiak dinamizatu eta gizarte anitz eta gatazkarik gabearen izaera positiboa indartzeko bateratze-lana biltzen ditu.

bosa-2

Material Didaktikoa:
Esku-hartze osoan zehar dinamizazio lana bideratuko duen arduradunak gida gisa erabiltzeko IrudiBERRIA Elkarteak osatutako unitate didaktikoa izango da euskarri.

Egindako lanean sakondu nahi izanez gero, Material hau geroago ere erabil daiteke ikasgelan.

Helburu orokorrak:
Migratzaileei buruzko jarrera diskriminatzaileei atea zabaltzen dizkieten zurrumurru negatiboak indargabetu eta baztertzeko estrategiarekin bat egitea.

Kultur arrazoiengatik diskriminazioaren biktima direnekiko enpatia gaitasuna nerabeengan berrindartzea, kultura anitzeko bizikidetza on baten alde egiteko.