LH Programa

TREBETASUNAK LANTZEN

programa-epo-irudiberria

Programa honen helburu nagusia da LH-ko ikasle eta irakasleekin lagunarteko gaitasunak (erabakiak hartzea, enpatia, lankidetasuna) eta barneko gaitasunak (norbere buruarekiko ziurtasuna) biltzen dituen arlo guztiak lantzea.

Ondoren zehazten dugun programazioa eta film desberdinei dagozkien material didaktikoen bitartez, norbere burua onartzea, autoestimua eta sozializazio positiboa bezalako gaitasunak jorratzen lagunduko diguten jarduerak landuko ditugu.

Nortasunaren arlo guzti hauek ezinbestekoak dira etorkizunean antsietatea, estresa, oldarkortasuna eta giza harremanetarako gaitasun eskasa bezalako emozioak aurreikusteko.

Jarduera hauetako bakoitza Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ziklo desberdinetako ikasleentzako egokituak dira.


KON-TIKI
Joachim Rønning eta Espen Sandberg, Norvegia, 2012, 118 min. JB Euskaraz bikoiztuta

Nori zuzendua: LHko 5. eta 6. mailakoei

Thor Heyerdahl norvegiar esploratzaileak Ozeano Pazifikoan zehar izandako esperientzian oinarritua, abenturei buruzko film bat baino zerbait gehiago da Kon-Tiki, hau da, geure ahalegin eta esfortzuan sinistu eta geure akatsen bitartez eboluzionatuz lortu dezakegun guztia erakusten digu.


ÑIMIÑOAK
Thomas Szabo eta Hélène Giraud, Frantzia, Belgika, 2014, 82 min. Elkarrizketarik gabea

Nori zuzendua: H.H. eta LHko 1. eta 2. mailakoei.

Ñimiñoak filmak, adiskidetasuna eta bere buruaz daukan konfiantzari esker, etxekoengandik urruti, inurri gorrien aurka etengabe borrokan ari diren inurri batekin bat egingo duen marigorringo baten istorioa kontatzen digu.

Elkarrizketarik behar ez duen istorio honetako soinua izadiak berak eta bertan bizi diren zomorroen soinu bidezko adierazpenek jartzen dute. Guzti honek sinesgarritasun handia emateaz gain, filmik berezienetakoa bihurtu du haur-ikusleentzat.


ASTERIX, JAINKOEN EGOITZA
Louis Clichy, Frantzia, Belgika, 2014, 82 min. J.B. Euskaraz bikoiztua

Nori zuzendua: LHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.

Galiar menderaezinen herrixka suntsitzeko eraren bat bilatu nahian, haien basoetan etxebizitzez beteriko urbanizazio bat eraiki eta erromatar modernizazioan murgilduz, galiarrak eromenera eramatea da Zesarren asmoa.

Betiko komikiaren egokitzapen leial eta dibertigarria den Asterix, Jainkoen egoitza filmak, talde-lana eta indarra eta materialismoaz hitz egiteko aukera eskaintzen digu, eta irakasle nostalgikoei berriz, egungo eta euren haurtzaroko bizimoduaren arteko desberdintasunez hitz egiteko ere.