ZU ZEU. Genero Berdintasunerako Programa.
- Nori zuzendua:: DBHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasle eta irakasleei.
- Iraupena: Saio 1 Zine aretoan + Lanketa ikasgelan.
ZU ZEU-ek eskaintzen dizuna:
- Genero indarkeria eta afektu-sexualitate bazterkeriari buruzko azken ikerketek erakusten dizkiguten beharrizanak kontutan harturik auke- ratutako gai sorta bat.
- Indarkeria mota honen arrazoiengatik sortutako gatazkei aurre egiten lagunduko dieten irakasleentzako jarraibideak.
- Komunikabideetan (iragarkiak, abestien letrak, musika alorreko ikonoak) azaltzen den hizkuntza sexista lantzeko ariketez osatutako on-line ata- la.
- Aukeratutako gaiak sakontasun handiagoz lantzea ahalbideratuko di- guten film laburren hautaketa bat.
PROGRAMAZIOA
(Lluís Segura, Espainia, 2007, 14 min.)
Neska-mutiko txiki bi parke batean ari dira aita-ametara jolasten. Errealitatean ikasi dituzten estereotipoek protagonismoa hartuko dute samurtasun eta tolesgabetasunik gabe jokatuz.
(Paco Caballero, Espainia, 2012, 3 min.)
Bikote bat txango erromantiko bat prestatzen ari da eta dena doa behar bezala, ahalik eta mutila WhatsApp bidezko mezu batez obsesionatzen den arte.
(Almudena Verdes, España, 2014, 15 min.)
Larunbat arratsalde batez, ikasleen egoitza batean, 20 urteko Eric ezagutuko du Elenak. Han aurkituko ditu bienak diren lagunak eta diskoteka batean egon ondoren, elkarrekin joango dira Elena eta Eric.
(Marie Loustalot, Frantzia, 2013, 9 min.)
Ia ezagutu ere egin ez duen neskalagun ohiarekin elkartu eta berak uste ez bezala atera den lanerako elkarrizketa bat izan ondoren, Arnaud ederra taberna batean sartuko da, non bere zoria aldatuko den.
(Sore Green, Danimarka, 2014, 8 min.)
Mathias eta Frederik eskolatik etxerantz doaz. Mathias lagunarekin maiteminduta dago eta esan egin nahi dio. Baina unea iristean pausu hori emateko beldur izango da.
(Pilar Gutiérrez, Espainia, 2011, 20 min.)
Etxebizitza galtzear dagoen familia batek, negu gorrian, Zaragozako kanpin batera joatea proposatuko die seme-alabei. Kanpineko bizimoduak alaba nerabearen zenbait sekretu utziko ditu agerian.