Ikasgelan ikusteko film laburra - "KULTUR ANIZTASUNA"
Film labur hau Unicefek enkargatu zuen, eta Indian filmatu zen. Bertan, gaixotasun kronikoak dituzten eta tratamendu medikoa ordaindu ezin duten haurrak dituzten familien problematika erakusten digu.
Istorio honetako protagonista Ravi da. Mutila umezurtza da, gaixo dago eta bere amonarekin bizi da Indiako hegoaldeko herrixka batean. Bere ametsa eskolara uniformea jantzita joatea da, beste haurrek bezala, baina oso garestia da. Amonak erabaki egin beharko du zer erosi: uniformea edo botikak.