Adikzio Aurretik (Ikasturte 2017-2018)

1. JARDUERA: SARE SOZIALEN ERABILERA EZ EGOKIA

IKASGELAN LANTZEKO FILM LABURRA + TUTORETZA-LANA: “SELFIE”

Zer gertatzen da eskaini nahi dugun geure buruaren irudia, bizi duguna bera baino garrantzitsuagoa denean?

Marc eta Jenny oporretan daude Berlinen. Haien ametsetako bidaia dirudi, baina… Marc obsesionaturik dago bidaia honek Instagramen izango duen irudiarekin. Argazkiz argazki haien arteko haserrea gero eta handiagoa da, Jennyri egiten dion keinu bortitz bat iristen den arte. Hori bai, Marc-ek nahi zuena lortu du: Instagrameko argazkiek lagun guztien inbidia sortu dute…

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: David M. Lorenz

HERRIALDEA: Alemania

URTEA: 2016

IRAUPENA: 7 min.

 

HIZKUNTZAK:

JB, euskaraz azpidatzirik.

JB, gazteleraz azpidatzirik.

ZINEMA-ARETOAN IKUSTEKO FILM LUZEA: “SARE SOZIALA”

Ben Meznich-en “Multimillonarios por accidente” liburuan oinarritua. Film honek kazetaritza-kronika eran egindako film honek, munduko sare sozialik garrantzitsuenetakoa den Facebook-en sorreraren nondik norakoak eskaintzen dizkigu.

2003a da, Harvard-eko Unibertsitatean, aurrez aurre harremanak izateko arazoak dituen Mark Zuckerberg, ikasle bitxi eta bikainak, unibertsitateko nesken erakarpena kalifikatzeko webgune bat sortzearen ideia izango du.  Arrakasta hain izan zen berehalakoa, zeren unibertsitateko sarea kolapsatzera iritsi baitzen.

Harrez gero, harreman mota berri honen abantailak eta sare sozialen gehiegizkoa eta  ezegokia den erabilera bizi ahal izan ditugu. Beraz, jarduera honek sorreratik orain arte aplikazio hauen ibilbide interesgarria eskaintzen digu.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: David Fincher

HERRIALDEA: AEB

URTEA: 2010

IRAUPENA: 120 min.

ANTZEZLEAK: Jesse Eisenberg, Andrew Garfield, Justin Timberlake, Armie Hammer, Max Minghella, Josh Pence, Joseph Mazzello

 

JASO DITUEN SARI NAGUSIAK:

2010: 3 Oscar: Gidoi, muntaia eta soinu banda onena. 8 izendapen

2010: Urrezko 4 Globo: Film, zuzendari, gidoi eta musika onena. 6 izeneapen

2010: 3 BAFTA Sari: Zuzendari, jatorrizko gidoi eta muntaia onena. 6 izendapen

 

HIZKUNTZAK:

Euskaraz bikoizturik.

Gazteleraz bikoizturik.

2. JARDUERA: NORBERE BURUAREN EZAGUTZA eta LEHENDABIZIKO HARREMAN SOZIALAK nerabezaroan.

IKASGELAN LANTZEKO FILM LABURRA + TUTORETZA-LANA: “EN LA AZOTEA”

Berlineko Zinemaldian aurkeztu eta Goya eta Gaudiraino iritsi den “En la azotea” filma, ESCAC-eko (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) ikasle talde baten karrera amaierako lana da.

Uda da. Adrian eta hamahiru eta hamalau urteko bere lagunak, arratsaldero joaten dira eraikitzen ari diren etxe bateko teilatu laura, bere terrazan eguzkia hartzen dagoen emakume bat zelatatzeko.

Oraingo honetako erronka zera da, ea zeinek ateratzen dion argazki bat hark jakin gabe.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: Damià Serra Cauchetiez.

HERRIALDEA: Espainia

URTEA: 2015

IRAUPENA: 11 min.

 

HIZKUNTZAK:

JB gazteleraz.

JB, euskaraz azpidatzirik.

ZINEMA-ARETOAN IKUSTEKO FILMA: “GOODBYE BERLIN”

“Goodbye Berlin” filmak,  nerabe bik euren nortasunaren bila egingo duten sarbide-bidaia kontatzen digu.

Tenislari alkoholiko eta anbizio handiko negozio gizon baten semea da hamalau urteko Maik.  Gazte honek egunero egin beharko dio aurre gizarte arrakasta eskasaren ondorioz bizi duen bakardade sentsazioari. Bakartien sentitzen den unean agertuko da Tschick, berak bezala, kideen onarpen eza bizi duen gelako ikaskide bat.

Hamabost eguneko bidaia bat egingo dute elkarrekin udako oporretan, non diren bezalakoak agertu eta adiskidetasunak eta norbere buruaz konfiantza izatearen balioaz jabetzea lortu ahalko duten.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: Faith Akin

HERRIALDEA: Alemania

URTEA: 2017

IRAUPENA: 93 min.

ANTZEZLEAK:
Tristan Göbel, Anand Batbileg, Nicole Mercedes Müller, Aniya Wendel, Justina Humpf, Paul Busche, Jerome Hirthammer

 

HIZKUNTZAK:

JB gazteleraz.

JB, euskaraz azpidatzirik.

3. JARDUERA: MOTIBAZIOA nerabezaroan: BABES ERAGILE bat SUBSTANTZIEN KONTSUMOAN.

IKASGELAN LANTZEKO FILM LABURRA + TUTORETZA-LANA: “CANDELA”

Gai soziala islatzen duen film labur honetako protagonista, Candela, nerabezaroan “harrapaturik” bizi den 26 urteko gaztea  da. Ez du amak gainditu behar dituen arazo ekonomikoen berri, ez du inolako erantzukizunik nahi eta bideo-jolasekin nahasirik ematen du gaua.

Baina ustekabeak eramango du errealitatea ezagutu eta  honi aurre egitera, eta portaera eredugarria izatera iritsiko da.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: David F. Torrico

HERRIALDEA: Espainia

URTEA: 2016

IRAUPENA: 15 min.

 

HIZKUNTZAK:

JB gazteleraz.

JB, euskaraz azpidatzirik.

ZINEMA-ARETOAN IKUSTEKO FILMA: “SING STREET”

80.eko hamarkada. Atzerapen ekonomiko handia bizitzen ari da Irlanda.

Testuinguru honetan, Conor-ek  ikastetxez aldatu eta bizitza berri bati ekin beharko dio giro gatazkatsua daukan ikastetxe publiko batean, beteranoak berarekin sartzen saiatuko dira, baina… dena ez da arazo izango. Uste zenaren kontra, musikarako duen zaletasunak lagun berriak egitera eramango du: talde bat sortzearen ilusioa itxura hartzen ari da.

Musikak eta bere lehendabiziko maitasunak  urrundu eta babestu egiten dute, drogan babesa bilatzera eraman zezakeen gizarte eta familia girotik.

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARIA: John Carney.

HERRIALDEA: Irlanda

URTEA: 2016

IRAUPENA: 105 min.

AKTOREAK:  Ferdia Walsh-Peelo, Lucy Boynton, Jack Reynor, Aidan Gillen, Maria Doyle Kennedy, Don Wycherley, Kelly Thornton, Kyle Bradley.

 

JASO DITUEN SARI NAGUSIAK:

 

2016: Urrezko Globoak: Film onenaren izendapena- komedia edo musikala

2016: David di Donatello Sariak: Europar Batasuneko Fil onenaren Izendapena

2016: National Board of Review (NBR): Urteko film independente onenak

2016: Critics Choice Awards: Abesti onenaren izendapena

 

Euskaraz eta gazteleraz bikoizturik.