DBH Trebetasunak (E)

TREBETASUNAK LANTZEN:
Bizitzarako Trebetasunak Programa

  • Jasotzaileak: DBH-ko 1. eta 4. Maila bitarteko ikasle eta irakasleak.
  • Iraupena: Saio 1 zinema-aretoan + Ikasgelan egiteko lana.

TREBETASUNAK LANTZEN programak eskaintzen dizuna:

  • Alde batetik bizitzarako trebetasunak eta bestetik, AUTONOMIA, BIZIKIDETZA, GENERO BERDINTASUNA, INTEGRAZIOA eta ANIZTASUNAREN ESTIMUA bezalako balioak jorratzera zuzendutako gaien sailkapena.
  • Aukeratutako gaiak lantzera bideratutako FILM LUZE eta LABURREZ osatutako ikus-entzunezko proposamena.
  • Aldez aurretiko material didaktikoa, ikasleen inplikazio handiagoa eta errendimendu hobea  lortzeko.
  • Lanean sakontzeko material didaktiko osagarri digitala gure webgunean.

PROGRAMAZIOA

1. AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNAK NERABEZAROAN:

los-reyes-del-verano

“UDAKO ERREGEAK”
Asaldura eta independente izateko grina berezkoak dira nerabezaroan, baina ezinbestekoa da  nahi hauei mugak jartzea, eta  autonomia horren esanahia eta izan ditzakeen ondorioak zein diren argi azaltzea gure nerabeei. Filmak eta berarekin egiten dugun lanak, erantzukizunez hazi eta hezteko beharrezko den oreka nerabeari jakinarazten lagunduko digute.


2. ANIZTASUNAREN ALDE ETA DISKRIMINAZIOAREN KONTRA: BOSA! jarduera

MUSTANG

“MUSTANG”
Hainbat sari jaso izan dituen Mustang filmak osatzen du atal hau, eta Turkiako landa-eremu batean osabaren heziketa patriarkalaren menpe bizi diren 12 eta 16 urte bitarteko bost ahizpen istorioa kontatzen digu.

Gurutzatuak eta aldi berean independenteak diren istorio hauek, gurearengandik oso desberdina den herrialde batean eta oso arau zorrotzez bizi arren, bertan azaltzen zaizkigun neskatoek edozein nerabek bezalako grinak dituzte: lagunak izan, mutilak ezagutu, ikastetxera joan eta baita futbol partidetara ere. Hauetako bakoitzak egoerari aurre egiteko daukan era desberdinak, aukera zabala eskaintzen dio gure lanari, tradizioa onartzetik erabateko mutirikeriarainokoa.


3. BIZIKIDETZA IKASGELAN.

el-novato

“EL NOVATO”

Atal honetarako aukeratutako El Novato filmak hauxe kontatzen digu: nerabe batek bere ikastetxe berriko ikaskideekin integratzeko egiten duen ahalegina, eta talde honetako buruen gaitzespenak nola jartzen duen arriskuan lagun berrik egiteko aukera hori. Berehala ohartuko da ez dela egoera horretan bizi den bakarra eta bere tokia aurkitzen saiatuko da.

Protagonistaren eskutik eta sozializatzeko dauzkan zailtasunetatik abiatuko gara adiskidetasun eta integrazioari balioa eman arte, ospetsu izan ez arren, lagun berriak egitearen alde positibo guztietan ekinez.


4. GENERO BERDINTASUNA: ZU ZEU Jarduera

zu-zeu

“LABURMETRAIAREN HAUTAKETA”
Ikasturte honetarako, genero berdintasunarekin zerikusia daukaten arlo desberdinak lantzen lagunduko diguten zenbait film labur hautatu ditugu, besteak beste, emakumearen zereginaren aldarrikapena euskal gizartean, edota sexu-orientazio desberdinak nerabezaroan eta gaztaroan. Fikziozko pertsonaia eta lekukotasun errealen bitartez, ikuspuntu positiboak eskaintzen ditugu, aipatutako gaiei buruzko ikuskera atsegin eta motibagarria emanez. Oraingo honetan, egoera gatazkatsuetatik abiatu gara balioetan hezteko lanean.


5. HIRI HEZITZAILEA

un-dia-de-campo

“XXX XXX”
XXX XXXX XXXX XXXX.