1. jarduera: Film laburra aztertzen dugu

BANAKA eta gero taldean partekatu:

  • Nola erantzungo zenuke lagunek neskak egoera konprometigarrietan azaltzen diren bideo intimoak partekatzen dituzten txata dutela jakingo bazenu?
  • Inoiz jaso al duzu beste pertsona baten bideo edo irudi intimorik?
  • Zehaztuko zenuke ikustean zer egin duzun?
  • Ba al dakizu legearen kontrakoa dela eduki hori zabaltzea edo gordetzea?
  • Zer egingo zenukeen Carlaren egoeran egongo bazina?
  • Lagun horiek mantenduko al zenituzke?
  • Ezagutzen al dituzu egoera horiek biktimentzat sor ditzaketen ondorioak?

Orain, biktima potentzialak dira ziberespazioan informazio sentsiblea jartzen duten guztiak,
adierazi du Irene Montiel Juanek, ziberdelinkuentzia sexualean adituak.

Bazenekien…?

#Metoo da sare sozialetan traol gisa modu biralean abiarazi zen mugimenduaren izena. 2017ko urrian sortu zen Harvey Weinstein zinemako ekoizle eta exekutibo estatubatuarraren aurkako sexu-jazarpeneko akusazioen ondorioz, sexu arloko erasoak eta jazarpena salatzeko.

Jarduera osagarria:

Mugimendu sozial horri buruzko ikerketa egitea eta informazioa ikaskideekin partekatzea proposatzen dizugu.