4. jarduera. Esamoldeak eta pentsamendua

Jarduera hau egin aurretik, hobeto komunikatzeko eta gure pentsamoldea aberasteko, ondo adierazten jakiteak zer garrantzi duen azal dezakegu.

Hizkuntza eta pentsamendua elkarren artean eta elkarren mende erlazionatzen diren prozesuak dira. Hizkuntza sinbolo-sistema bat da, pentsamenduak adierazteko eta komunikatzeko aukera ematen duena eta pentsatzeko moduan eragiten duena.

Pentsamendua ideiei buruz sortzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna da, eta hizkuntzarekin aberasten da.

Bortxaketaren kultura:

Kontzeptu hori 70eko hamarkadan erabili zuten lehen aldiz Estatu Batuetan:

Susana Gisbert-ek, genero-indarkerian espezializatutako fiskalak, honela definitzen du: bortxaketaren kulturak estereotipo eta jokabide ikasi guztiak biltzen ditu; horietan, gizonak nagusitasuna du emakumearen gainean, eta sexu-erasoak normalizatu edo, zenbaitetan, hutsaldu egiten dira.

Bortxaketaren kulturarekin zerikusia duten portaera arrunten ohikoenen daude biktimari errua botatzea, sexu-kosifikazioa, bortxaketaren tribializazioa, bortxaketa ukatzea edo bortxaketa-estereotipoekin bat ez datozen sexu-indarkeria mota batzuen kaltea ez onartzea.

Onespenaren kultura:

Sexu-onespena da sexu-izaera duen ekintza bat egiteko borondatea adierazten duena. Une bakoitzeko gorabeheren arabera, modu boluntarioan eta librean adierazten da.

Sexu-onespena jarduera edo jardunbide zehatz bati aplikatzen zaio eta une jakin horretarako bakarrik da baliagarria. Hau da, existitzen den eta mantentzen den denboran bakarrik du balioa.

Orrialde honetan, sexu-onespen librerako kontuan izan beharreko BEDERATZI alderdi topatuko dituzu. Prebentziorako eta kontzientziazioko lanketa ona da:
https://culturadelconsentimiento.org/

Estimitatea (intimotasuna publiko bihurtzen denean):

Hiztegiaren arabera, intimitatea “pertsona edo talde baten eremu espiritual intimoa eta erreserbatua da, eta batez ere familia batena”. Hau da, gehien maite ditugunei eta gertuen daudenei bakarrik erakusten dieguna edo edozein testuingurutan partekatzeko prest ez gauden hori da.

Horri kontrajarrita dago estimitatea hitza; hau da, gure bizitza pertsonaleko zenbait alderdi nahita erakustea, batzuetan oharkabean eta beste batzuetan norberak hala erabakita, gure jarraitzaileekin eta lagunekin sare sozialetan konektatzeko eta haietaz nahi dugun erantzuna jasotzeko.

Kontzeptu horri eta sare sozialetan mugak jartzeari buruzko gehiago jakin nahi izanez gero, Vanessa Carrasquilla kazetari eta komunikazioko aholkulariaren webgunea bisitatzea gomendatzen dugu:

https://vanesacarrasquilla.com/que-es-la-extimidad/

Sororitatea:

Sororitate terminotik gertuen dagoen aurrekari etimologikoa ingeleseko sorority hitza da eta hori, aldi berean, Erdi Aroko latinetik datorren sororitas («mojen kongregazioarekin lotuta dago») hitzetik dator. Sororitas hitza, bestalde, latineko soror hitzetik zetorren. Hiztegian jasota dagoen sororitate hitzaren lehen adiera honi lotuta dago: emakumeen arteko harreman adiskidetsua edo maitasuna. Hala ere, gaur egun, kontzeptuaren erabilera ohikoena da emakumeen generoko kideek ahalduntzea lortzeko borrokan ezartzen duten lotura solidarioa.

Jarduera osagarria:

Une hori aprobetxa dezakegu ikasleei galdetzeko ea kontzeptu hori film laburrean ikus daitekeen.