2. ESZENA:
Carlak, bideo horrek lagunari egin diezaiokeen minaz jabetuta, ikastetxera jo du arduradun batekin hitz egiteko eta bideoaren argitalpena salatzeko asmoz.
BANAKA (galdera bakoitzaren ondoren oharrak idatz ditzakezu), gero taldean partekatzeko:
- Gogoan al duzu nola dagoen kontatuta salaketaren eszena? Hala ez bada, berriro ikusi eta arreta handiagoa jar dezakezu. Zergatik egin da horrela?
- Zure ustez, Carla zuzen jokatzen ari al da? Merezi al du arrisku hori bere gain hartzea? Zergatik?
- Hori zuen ikastetxean gertatuko balitz, jakingo al zenuke norengana jo? Jakingo al zenuke zer urrats eman?
- Ba al dakizu zuen institutuan zer arduradunengana jo behar duzun jazarpen edo erasoren bat salatu behar izanez gero?