1. zatia:
Gelako bozeramaile batek testu hau ahots ozenez irakurri beharko du denek gogoan har dezazuen:
Intimitatea urratzea delitua da:
Zuzenbide-hiztegiaren arabera, intimitatearen aurkako delitua intimitaterako funtsezko eskubidearen aurkako arau-hauste penala da eta honako hauen bidez egiten da: pertsona baten datuez, komunikazioez edo irudiez jabetzea, edo horiek aldatzea, erabiltzea edo ezagutaraztea.
Delitu horren oinarrizko tipoa Zigor Kodeko 197.1 artikuluan jasota dago. Agindu honen bidez, sekretuak jakinarazteko edo, biktimaren baimenik gabe, haren intimitatea urratzeko asmoz gutun, mezu edo bestelako agiriez baliatzen dena edo komunikazioak oztopatzen dituena zigortzen da. Norbaitek, bere baimenik gabe, beste baten sekretuak ezagutarazteko edo intimitatea urratzeko, bere paperak, gutunak, posta elektronikoko mezuak edo bestelako agiri edo gauza pertsonalak erabiltzen baditu, bere telekomunikazioak atzematen baditu edo soinua edo irudia edo beste edozein komunikazio-seinale entzuteko, transmititzeko, grabatzeko edo erreproduzitzeko gailu teknikoak erabiltzen baditu, urtebetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaizkio.
Esteka honetan irakur dezakezu legearen artikulu osoa: Zigor Kodeko 197.1 artikulua
Informazio gehiago behar baduzu, bisitatu webgune hau:
https://www.conceptosjuridicos.com/delito-contra-la-intimidad/
2. zatia:
TALDEKA, erantzun hauek:
- Ezagutzen al zenuen lege-artikulu hori?
- Eta lehen aipatu dugun sorospen-eginbeharra ez bete izanarena?
- Berriro film laburra ikus dezakezue delitu horiek eta landu ditugun biktimarekiko ondorioak kontuan hartuta nola sentitzen zareten ikusteko.