1. ESZENA:
Entrenamenduaren ondoren, Carla eta lagunak haietako baten etxera joan dira mokadu bat hartzera. Carla komunetik atera denean, korridoretik mutilen barre-hotsak entzun ditu. Logelako atea ireki duenean, Finn-ek oso bizkor, ordenagailu eramangarria itxi du. Mutilak gelatik atera eta sukaldera joan dira. Une hori baliatu du Carlak ordenagailua irekitzeko.
BANAKA, erantzun galdera hauei eta, gero, gainerako gelakideekin batera landu:
- Zer ikusi du Carlak? Saiatu ahalik eta xehetasun handienekin azaltzen: Zer da ikusi duen lehen gauza? Asmatuko al zenuke zatiren bat erreproduzitzen? Zer du bideoak? Carlak ezagutzen dituen pertsonak al dira?
- Zure ustez, zer sentitu du Carlak hori ikustean?
- Zer sentituko zenuke? Eta zer egingo zenuke?