5. jarduera: Erabaki zaila

Eszenaren deskribapena:

Eszena Carlak salaketa hasi zueneko tokira eramango gaituen planoarekin kontatuta dago. Ondoren, neska komunean azaltzen den lehen plano bat ikusiko dugu. Ikastetxeko zuzendariaren aurrean egin zuen adierazpena off ahotsean entzungo dugu.

Neska komunean erakusten duen irudiaren gainean jarritako off ahotsari esker, intentsitate handiagoz sentitu eta ikusiko dugu bere printzipioek agintzen diotena betetzeak zer larritasun eragiten dion. Horrek guztiak dramatismo handiagoa sortzen du eta protagonistarekiko gure enpatia maila handitzen du.

Eszena hori deskribatzearen helburua da ikasleek Carlak hartutako erabakian intentsitate handiagoz parte hartzea eta, antzeko egoeraren bat topatuz gero, hura imitatzea.

Jarduera-protokoloa.

Honako hau une ona izan daiteke ikasleei era horretako delituren bat edo beste edozein gatazka larri salatu nahi izanez gero ikastetxean indarrean dagoen protokoloa gogorarazteko. Garrantzitsua da urrats horiek kontuan izatea babestuta eta seguru senti daitezen eta erabaki egokia lehenbailehen har dezaten.