3. jarduera. Bideoaren edukia

TALDEKA, erantzun galera hauei. Gelakideek aukeratutako ikasle batek arbelean idatziko ditu taldeak emandako erantzunak:

  • Bideoan ikus daitekeena eraso sexuala al da? Zergatik? (Argi ez baduzue, bideoaren eszena hori berriro ikustea gomendatzen dizuegu).
  • Zenbat gauza gertatu beharko lirateke batera egoera bat eraso sexual gisa tipifikatzeko?
  • Nola erantzun beharko zenuke pertsona batek alkoholaren eta beste droga batzuen eraginez konortea galdu duela ikusiko bazenu?